We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Gure Negu Hotzak

by IZATE

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €5 EUR  or more

     

1.
Nigandik Hurbil (Xabi Biscay) Itzalean zaude Nere baitan gorde Gorderik dagoen Haurtxo ahantzia Heldua naiz, ez atzoko haurra Mundua aldatu nahi zuena Heldua naiz ez atzoko haurra Gibelean amets eroenak Zu Nigandik hurbil zira Ni izandako haur ttiki hura Zu nigandik hurbil zira Behar zaitut nere ondoan Oroitzapenetan bazatozelarik Itxaropena berreskuratzen Eta aintzinera berriz jotzen Ene iragana zara Zato segidan Ahantzen bazaitut Gureak egin du Gureak egin du
2.
Gure negu hotzak… (Otalazt) Lehen maite nuen Negu beltza, Ez duen irauten Gau iluna, Nehor hiltzen ez duen Hotz larria. Baina neguak iraun du Maluroski ainitz urtez… Oraindik ez da bukatu Segituko baitu beltzez… Udaberria helburu Beti gogoan dugunez, Gaua gaindituko dugu Hotzari trufa eginez… Bihar uda agertuko, Besteek nahi ala ez, Guen haurrek dute josiko Guen amets ta esperantzez...
3.
Gurea Da 04:04
Gurea Da (Xabi Biscay) Rockn'rollaren doinu latzak buru barnean Gu denak hemen musikaz sendatzen gure zauriak Rockn'rollaren doinu latzak buru barnean Gu denak hemen musikaz sendatzen gure zauriak Jende guziak saltoka dantzan Momentu hau gurea da Izerdi malkoen zipriztinak Momentu hau gurea da Irri, oihu, garraxi Momentu hau gurea da Bizi honen erdian Momentu hau gurea da Oinak garagardoz trenpatuak Momentu hau gurea da Belarritan ziztu bat bezala Kontzertua bukatu da Bihotza lasaitzen da Batxe batxe azkenean Bizi honen erdian Momentu hau gurea da Rockn'rollaren doinu latzak buru barnean Gu denak hemen musikaz sendatzen gure zauriak Rockn'rollaren doinu latzak buru barnean Gu denak hemen gure gogoak gzrbitzen Momentu hau gurea Askatasuna benetan Ez betiko bainan... Ez da betiko... Ez da betiko...
4.
Bizitzaren begiak (Odei Barroso) Bizitzaren opari bat zira, zu... Bizitza opari bat baita, aita... Ta nik ere egin diot zu ekarriz irriz jantziz, ta biziz Bai zuk ere egin didazu etorriz, irriz biziz, biziaraziz. Bizitzaren opari bat zira, zu... Bizitza opari laztana, ama... Maiz, bizitzen erakusten du bizitzak Nola ulertu hitzak Maiz, bihotzak indartzen ditu taupadak Begiradak, besarkadak... Irriak, muxuak, nigarrak... Zu etortzearekin, Irri nuen egin, Ta zuk berdin Zu nire arte Ni zure parte betirarte zaitut maite Maiz, bizitzen erakusten du bizitzak Nola ulertu hitzak Maiz, bihotzak indartzen ditu taupadak Begiradak, besarkadak... Irri bat aski da Muxu bat aski da, aski... Nire begitan Zure begiak Ikusi ditut maiz Zure begitan Sartzen naiz eta Bizi naiz, Bizi... bizi naiz
5.
Bestea 04:39
Ni naiz bestea (Otalazt) Ni naiz bestea Ni naiz etsaia Geroa iluntzen duena Gorrotoz estaltzen nauena Borroka hunetan bi gara Gatazka guzitan bezala Besteak hasi du gudua Besteak darama errua Ni naiz bestea Ni naiz hetsia Ulertu nahi ez duena Betiko baztertzen nauena Besteak du gerla eragin Besteak beharko du egin Negana lehengo urratsa Barkatu azkengo ofentsa Ni naiz etsaia Ni naiz hetsia Guduka hasia duena Errua daraman bakarra
6.
Banoa (Odei Barroso) Igan nahi nuke zerura, amets baten mundu amestura, munduan ez den hura ekartzeko mundura. Errepika Izarrek erran dute, zergatik argi, zergatik ilun. Izarrik ez da egun, emandakoa eraman dute. Zubia Zer egin behar dut orain? Itxaroten hil edo hiltzeari itxoin? Bukaera Maiz, horren maiz, dudan izan naiz. Orain banoa! / orain banoa!
7.
Agurra (Carmen Gisasola) Agur esan nizun Ekain goiz batez Eguzki argiak Gure geroa Urgaineztatzen zuen. Atzean Zure begirada izoztua Nirearekin laban egiten Uzten nuen Gatzitutako ariman Belauntzia triste abiatu zen. Zorizko egun hartan Bakoitzaren bidea Zeharkatzen hasi ginen Gure bihotz askatuetan Denbora zehaztuta Betiko geratu zen. Basamortuko dunetan Iraganeko hautsetan Zure izena zamatzen darrait Uda ezberdinetan, neguko min uharre ilunetan iraganari begira bizitza isladatzen zait bihotzeko oroitzapeneko bidezidorretan.
8.
Noiz Arte 01:32
NOIZ ARTE? Ez gaituzte maite ta ez ditugu maite inposaketa kate noiz arte? Gorrotoa sortzen da maitasun ezatik, ezerezetik. Maitasuna badoa ez dakigu zergatik, heldu den bidetik. Gorroto gaituzte ta guk ere! inposaketa kate noiz arte? noiz arte? noiz arte? biziko gira. gorrotoz, gorrotoz, hilko bagira Maitatzen ere ahantzia dugunez irri ilunez noiz arte? noiz arte? noiz arte biziko gira? gorrotoz, gorrotoz hilko bagira. Gorroto ditugu ta ez gaituzte maite. Gorroto gaituzte ta ez ditugu maite.
9.
Joan Direnei 04:21
Joan direneri (Odei Barroso) Doazenak badoaz, datozenak ere joanen dira. Dira Hasi baitzen bukatzeko, ta bukatzeko hasi da. Ziren. Baina ikus daitezke, zerua izarrez bete, itsasora begira. Baina ikus daitezke, oroitzapenez bete, bihotzera begira. Eta nik zenbat itsaso egin behar ote ditut malkoekin? Olatuek jo naute, olatuek jo. Zenbat aldiz hitz egin behar izan dut izarrekin? Mina argitzen dute. mina argitzen. Itsasbazter barean Oroitzapenen arean Margotu dut irrifarra Bizi dudan nahigabean Igo egin den marean Galdu egin den irrifarra Negar egiten dugun arren oroitzen ahal dugu zure irrifarra. Eta nik zenbat itsaso egin behar ote ditut malkoekin? Olatuek jo naute, olatuek jo. Zenbat aldiz hitz egin behar izan dut izarrekin? Mina argitzen dute. mina argitzen.
10.
Ez Nakien 03:28
EZ NAKIEN (Otalazt) Ez nakien, Zure beharra nuela. Ez nakien, zertan zinen, Zu ere hemen zinela. Orai ari naiz ohartzen Zu gabe ezin dutela.   Ez nakien, Nere geroa zinela. Ez nakien, zertan nintzen, Nere bizia zinela. Orai ari naiz onartzen Nere erru zela dena.    Ez nakien, Gure aukera hor zela. Ez nakien, zertan ginen, Gu bat garaian bazela. Orai hasi naiz pentsatzen Guztia galdu dutela.
11.
Jeiki 04:26
Jeiki (Odei Barroso) Gazte izatea delitu bada ona izatea posible al da? Adierazteko ezintasuna, haien fikziozko askatasuna. Zu izan zirela erranen dute, indarra dutela nahiz ta ez uste. Ez dituzten frogak sortu dituzte beraien arma den gezurrarekin! Jeiki zaitez gazte! Ametsek eginen gaituzte aske. Jeiki zaitez gazte! Egi bihurtu arte. Lortu arte… Lortu arte… Amestu…
12.
Oroitzapenen kutxa (Odei Barroso) Argazki bat xuri-beltzean, koloretako oroitzapena. Bihotz forma duen kutxa bat ideki dut, zuretzat. Zenbat oroitzapen, kutxa batean preso harturik! Askatzen ditu buruak. Irrifar eder bat duzu xuri-beltzezko argazkian, kolore gehio duena ondoan zaitudanean. Oroitzen ditut begiak, zureak nereak ikusten. Oroitzen ditut eskuak, nere azal idorra lehuntzen. Oroitzen dut zure ahotsa, udako haizea bezain fina ta oroitzen dut bihotza ni sartzeko neurrira egina.

about

IZATE #2

credits

released March 30, 2011

IZATE

license

tags

about

IZATE PV, Spain

contact / help

Contact IZATE

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like IZATE, you may also like: